Bai, aitatzen dozun ekitaldi hori 2001eko martxoaren 17an izan zan. Fetxa
zehatza jakinda kezka dantza taldearen posta zerrendan (oraindik
yahoogroups-en daukagu, eta 2000. urtetik martxan dago eta 13600 mezu
trukatu ditugu hamar urteotan) begiratzea erraza da, eta efektibamente
agertu zait aipamenb bat inaugurazio horri buruzkoa. Guk ez genuen dantzatu,
baina Aerobik-eko emanaldi bat izan zen, eta baita tango erakustaldi bat
ere.

oier.


2010/11/25 Josu Mendicute <[email protected]>

> Udaberrian estreinatu zen lehen zatia, bai. Egun hartan izan zen
> Ustekaberen lehenengo aktuazio ofiziala, eta ez daukagu data inon
> apuntatuta! Hemen daude argazki batzuk
> http://ustekabe.com/argazkiak/2001ekoak/
>
> Nik maiatzaren 17a zela neukan buruan, baina txarangako beteranoenak
> dio martxoan izan zela. Gogoan dut Musika Eskolako Bandan, Mari Karmen
> Etxeberriak esan zigula "bixar danok txarangia animatzera Txantxa
> Zelaira". Ensaio horiek ostiraletan izaten ziren, eta 2001eko
> martxoaren 17a larunbata izan zen.
>
> Hortaz, pentsatzen dut 2001eko martxoaren 17a izan zela, eta nik "m
> 17" neukan buruan... maiatza zelakoan, baina martxoa zen, dirudienez.
> Martxoaren 15-20 arteko hemeroteka lokalak begiratuko ditut
> badaezpada.
>
> Eskerrik asko!
>
> josu.
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
> Oier Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2010eko
> azaren 25a 15:46):
> >
> > 2001eko abenduaren 22an, Txantxa-zelain, 2. eskilara mekanikoen
> inaugurazioa
> > dantzatu genuela daukagu apuntatuta Kezkako memorian. Horrek esan nahi du
> > aurretik beste eskilara batzuk inauguratu zirela, baina ez naiz gai
> esateko
> > zeintzuk izan ziren.
> >
> > 2001eko udaberrian ez daukagu apuntatuta beste eskilara mekanikorik
> > behintzat. Eibarko Bizikleta plaza, 2001ko apirilaren 30ean inauguratu
> zen,
> > baina besterik ez dut aurkitzen.
> >
> > oier.
> >
> >
> > 2010/11/24 Oier Araolaza <[email protected]>
> >>
> >> Bai, apuntauta izango dut, baina ez gaur ez bihar, ezin begiratu...
> >> oier.
> >>
> >> 2010/11/24 Gari Araolaza <[email protected]>
> >>>
> >>> Igual Oierrek jakingo du, eskailera mekanikoei dantza egin zioten
> >>> lehenengo aldietako bat izan zen eta horrek apuntatuta izaten ditu.
> >>>
> >>> Gainera, oker ez banago istripua izan zen, eskilara mekanikoa
> >>> inauguratzera joan zen lehenengoetako agure batek ekilibrioa galdu eta
> >>> buruan ebaki handia egin zuen eta. Anbulantziak eta abar egon ziren
> >>> inaugurazio hartan.
> >>>
> >>> Gari
> >>>
> >>> 2010/11/24 Josu Mendicute <[email protected]>:
> >>> > Aupa!
> >>> >
> >>> > Norbaitek badaka esaterik 2001eko martxoa edo maiatzian eta ze
> >>> > fetxatan inagurau zeben Sansa Zelaiko parkia eskilara mekanikuekin?
> >>> >
> >>> > Eskerrik asko,
> >>> >
> >>> > josu.
> >>> > _______________________________________________
> >>> > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> >>> > [email protected]
> >>> > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> >>> >
> >>> > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> >>> >
> >>> _______________________________________________
> >>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> [email protected]
> >>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> >>>
> >>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> >>
> >
> >
> > _______________________________________________
> > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> [email protected]
> > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> >
> > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> >
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to