Datorren abenduaren 4an, 40 urte beteko dira Roberto Perez hil zutela
Eibarren,
frankismoaren aurka egindako manifestazio batean balazko zauriak hartu
ondoren. Besteak beste Ion Etxabe , Enrique Gesalaga eta Mario Onaindia
eibartarrak auzipetuta zeuden Burgos-eko epaiketa militarra salatzeko egin
zen manifestazioan.


1970eko abenduaren 4a zen. Bezperan hasi zen epaiketa Burgosen.
Manifestazioak eta protestak estatu osoan piztu ziren, eta diktadoreak
salbuespen egoera ezarri zuen.

Eibarren manifestazio jendetsu batekin erantzun zitzaion, polizia indarrek
erreprimitu nahi izan zuten, baina gelditzeko gai ez zirela ikusita, suzko
armak erabiltzen hasi ziren, eta beste zauritutakoen artean, Urkizu
parkearen inguruan  eta Iparragirre kalearen  parean, balaz zauritu zuten
Roberto Perez Jauregi, 21 urteko gaztea. Donostiara eraman zuten eta lau
egunetara hil zen. Manifestazio baketsurako eskubidea, urraezina beharko
lukeen eskubidea erabiltzeagatik  hil zen.


40 urte pasa dira, eta familiak, lagunek eta Eibarko herritarrek,
inpunitatea eta ixiltasuna irentsi behar izan dituzte. Bere ama Alicia hil
zen, zigorrik gabeko krimen horren mina baretu ezinik. Bere aita Casimiro
bizi da, eta baita Jorge anaia eta bere familia eta lagunak ere. Robertoren
heriotz zentzugabe eta oroimenarekin  bizitzera kondenatuak denak. Eibarko
gizarte zibiliak ere bizirik dirau, eta zain dago, ea errejimen frankistaren
oinordeko legala den demokrazio honek noiz egingo duen justizia
diktadorearen krimenetan, eta noiz garbituko dituen ardurak, hildako batzuk
eta besteak  bereiztu gabe,  biolentzia nork erabili duen araberan.


Estatuaren bortxakeria gaitzesgarriena dela sinesten dugu, boterearen
egiturek eskaintzen duten babesarekin egiten baita. Demokrazia mailan
aurrera egitea aldarrikatzen dugu, bermatu dadila hiritar guztion
berdintasuna Justiziaren aurrean, legeetan eta giza eskubideetan

.

Robertoren heriotzaren 40. urteurrenean, Eibarko herritarrok jakinarazi nahi
dugu ez dugula bere heriotza ahaztu, eta ezta hilketa honi Justiziaren
ixiltasunak eta estatuaren eskaintzen dioten babesarekin.


Beste aldetikan, une ezin hobea  da diktadura hura bizi ez zituzteneri, ze
egoera gogorrak paireatu behar izan zuten herritarrak  eta oindiokan zer
nolako zorrak geratzen diran ordaitzeke. Gure saminaren, eta Robertoren
sendiarekiko elkartasunaren erakusgarri, Eibarko herritarrak deitzen ditugu,
salatutako egoerarekin gure desadostasuna agertzera, datorren 2010eko
abenduaren 4an, larunbatean, 12:00etan, Udaletxe aurrean egingo dugun
Agerraldira.


 Alderdi politiko eta elkarte kulturalak gonbidatzen ditugu erreibindikazio
hau berea egitera eta beren parte hartzearekin Agerraldia babestera.

Justizia Robertorentzat.


Elkartasuna Robertoren familiarekin.

Eibarko Ekimen Herritarra- Iniciativa Popular de Eibar
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to