Nik dakidana da oso kontu arriskutsua dala, garbi-garbixa dirudien horretan be
huts egin leikelako.
Esaera baten: "Zaldibar" herrian izena nondik dator?, ba "zaldia(re)n
ibarra", gainera herriko ezkutuan zaldi bat agertzen dala uste dot. Ba ez.
Zaldibar herrixan izen zaharra "Zaldu" da (batek daki gero hori nondik
datorren), eta "Zaldibar" orduko "Zaldu" horren alderdi bat da, "Zalduko
ibarra", errekaldia, gero zatixak guztian izena hartu dau.
Zeozertan erraza badok laprast egittia hori etimologia da.
Imanoltxu.
----- Original Message -----
From: leire narbaiza arizmendi
To: Eibartarrak zerrenda
Sent: Saturday, December 04, 2010 10:53 AM
Subject: Re: [eibar] Etimologiaz
Nik ezer gitxi dakitt etimologixen gaiñian. Asko eta asko asmakerixak dira,
baiña barre eta jolas egitteko ondo dagoz. Lan seriorik, gaur egun ez dot uste
daguala merkatuan. Txortan egin, akordatzen zarie?
Pinpilinpausa berbia nundik datorren, idearik be ez.
Tumatxa, bai! Badakizu nundik datorren tumatxa?
Musu truk, "por la cara" be izan leike.
TA, Kaixo=Que hay , txo!
Auskalo= a buscarlo!
Pillua dagoz...
leire
Gari Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2010eko aberen 04a
10:26):
Oker ez banago etimologia da hitzen jatorria, ezta?
( Bai, badakit filologia oso zientzia zehatza dela, Veleiako kasuan horrela
aplikatu da eta. Bestalde, badakit oso eztabaidagarriak direla filologiatik
ateratzen diren ondorioak, Veleiak erakusten duen moduan. )
Inguruan ikusi ditut bi interpretazio, Jamon = Jan On eta Bart-ze-lo-ona
bezalako sentsazioa ematen didatenak, eta zerrenda orojakilera nator galdetzera:
Pinpilinpauxa: Pinpilin hegaz eta gero hosto batean paus(x)a? Tumatxa
azalpena, ezta? Non begiratu daiteke azalpen hipotesia?
Musutruk = "muxu baten truke" ?? ejem....
Zer diozue?
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko._______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.