2010/12/20 Asier Arregi <[email protected]>:
> Hau topatu dot gaur...zeoze badakizue kontu honi buruz? Sinde legia:
> http://www.noalcierredewebs.com/
>
> asier

urtebete da kontu horren tramitearekin hasi zirela, Interneteko
deskargak ebitatzeko lege bat, Sinde ministroak bultzatua.

Iazko abenduan #manifiesto izeneko mugimendu batek erantzun zion
gaiari, eta urtebetez, zarata asko atera dute Espainian. Hala ere,
politikariek ez diote kasurik egiten Interneteko zaratari, eta legea
irtengo da.

Niri grazia egiten dit mugimendu protestante honen premisetako batek:
ez dezala "batzorde" batek erabaki web baten itxiera, baizik eta
epaileak.

ba hara, epaile espainolek demostratua daukate webak ixteko gai
direla, kultura tarteko dela aipatuz ere bai...
http://www.javierortiz.net/voz/egunkaria/cuidadin-que-van-a-poder-cerrar-sitios-web-con-solo-proponerselo

Luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to