Kaixo, lehen zirriborro bezela idatzi dot eta gero, nahi barik gorde
biharrian bialdu, egixa esateko nahiko trastornauta nago, ez dot lortzen
lanerako kontzentraziño minimorik (bueno, hau oin dala hilabete
ingurutik...) eta baina gaur lanian zeozetan jartzia pentsau dot...baina
ezin...ekittaldixan parte hartu zebenei eskerrak emotia gitxi iruditzen
jatan eta Jatsu eta Jokin hasiera baten ez dittut idatzi...gero sartzia
pentsau eta Jatsu ahaztu...bueno Jatsu, milla milla esker, ekittaldi
hunkigarrixa eta politta urten zan danon artian...
10/01/2011 17:25(e)an, Asier Arregi(e)k idatzi zuen:
Eskerrik asko, Jokin, Serafin, Arrate, Leire, Dani, Oier G., Mikel,
Josu, Alex, Zaloa eta Eneko, zerrenda honetan edo pribatuan egon edo
erantzun dozuen lagunori, edo ekittaldixan egon ziñatenori.
Azkenaldixan Barras gatxizena ez jakon larregi gustatzen...eta lagunei
be Iban deitzeko eskatzen zetsen. Horregaittik aldatu dot "Gaixa".
Egixa esateko, gogorra izan da. Azkarra be bai. Eta berak nahi izan
daben moduan izan da. Etxian, gertukuak onduan dittuala, ospittaleko
zalapartatik urrun. Gainera, nahizta gaitzak birikak eta burua ziharo
hartu zittuan, ixa azken unera arte sekulako aldartia eta zentzuna
mantendu zeban. Ikusgarrixa.
Hitzak ataratzia ez da erreza...Artzeren poemek asko lagundu naute
egunotan, baitta heriotzan egunian be edo familixako hitzak
idazterakuan. Telefonoz berba egitteko inungo indarrik ez nekan eta
hori ez egitteko, e-mail bat idatzi netsen Thunderbirdeko zerrendan
nittuan laguneri, ez zeuazen abisau nahi nittuan danak baina...hala
izan zan...Artzeren hau geittu neban:
*M*aite duena
ilhunbetatik argira jaio da,
itzaliko ez den argira;
argitik argiagora haren bidea, bizitik biziagora haren hats betea.
Ez esan inori, baina ez isilik gorde haatik.
*Z*erbaitek badigu, maitasunak digu hil aurretik bizierazten
hil ondotik biziko duguna sekulatan.
*M*aitatzeak derakusgu garbiro,
beste ezerk ez bezalako ziurtasun biziz, bizi duguna bizi betea dela,
hilko ez dena, azkenik gabea;
*j*aio aurretik ere gugan zena
hil ostean ere gugan datekeena.
Kaixo Iban,
Familixa moduan hitzak ataratzia kostau egitten jaku, baina ixilik
geratzia, gehixago.
Egixetan zarana zaranian, betikotasuna bizitzen dozu.
Badakigu, hau ume umetatik egin izan dozuna. Horrela, egon zaran
lekuetan errez sortu
dozu irriparra, maittasuna edo poztasuna. Hau zurekin eta zuri esker
bizi izan dogu.
Ezagutzen zaittuztenek badakixe hala dala, bai hamen dagozen asko eta
askok, eta
baitta, hamendik urrutirago dagozenek be.
Betikotasun horretan, existitzen dala beti jakin dozun eta bilatu
dozun ASKATASUN
maitte horretara, atsedenera eta argittasunera bidian, gure
besarkadarik beruena eta
milla muxu
maitte zaittugu
Zure gurasuak, anaia, iloba, gertuko lagun, osaba-izeko ta lehengusuak
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
--
Asier Arregi GEOBIOTEK tf. 615 736 332 [email protected]
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.