Ni gazte-gaztetandik hasi nintzuan genealogia kontuetan, aittan afiziño eta papelen lekukua hartuta. Azken urtietan atzeraka salto haundixa egin ahal izan juat, sareko baliabide genealogikuei esker, eta bateratsu konturatu nok endogamia hori uste nebana baiño zabalagua dala. Hasieran emozionau be egitten nintzuan lagunen artian senide “barrixak” topatzen nittuanian (Eneko eta Erralekin pasau jataan, esate baterako) baiña oiñ ez hainbeste, arrunt bihurtu dalako. Logikua dok: hik guraso bi dittuk, beraz
•       4 aittitta-amama, gitxi gora behera 1900en jaixotakuak.
•       8 bisabuelo (1880).
•       16 tatarabuelo (1860).
•       32 háren gurasuak (1840).
•       64 háren gurasuak (1820).
•       128 háren gurasuak (1800).
•       256 háren gurasuak (1780).
•       512 háren gurasuak (1760).
•       1024 háren gurasuak (1740).
•       2048 háren gurasuak (1720).
•       4096 háren gurasuak (1700).

Baiña Eibarrek 1700ian askoz be biztanle gitxiago jittuan (1000 inguru). Eta kanpotik etorrittako jentia be ez zuan hainbeste izan. ¿Zelan ulertzen dok hau? Azalpena, jakiña, endogamixia bera dok: ixa eziñezkua dok herri berekuak izan, eta senidiak EZ izatia. Jeneraziño baten ez ba dok, bestian, arbolak entrekruzau edo/eta kortozirkuitau egingo dittuk ezinbestian.

Hire datuak gaiñetik begiratuta be, ixa seguro nago Gisasola, Agirrebeña, Mujika, Larrañaga, Garitano harixetatik tiraka arbaso amankomuna topatzia elitxakigula asko kostauko, Bergara inguruan bada be.

O.

14/01/2011 12:00(e)an, [email protected](e)k idatzi zuen:
Message: 2
Date: Fri, 14 Jan 2011 11:10:22 +0100
From: Asier Sarasua<[email protected]>
To: Eibartarrak zerrenda<[email protected]>
Subject:
Message-ID:
        <[email protected]>
Content-Type: text/plain; charset=ISO-8859-1

Luistxok:
>  Asier Sarasuaren artikulutxo bat bere 
blogean:http://eibar.org/blogak/sarasua/archive/2011/01/13/endogamia
harrigarrixa da zelako gitxi mobidu garan gizaldiz gizaldi!

>
>  Nongoak garen (asko, behintzat). Neu be Sarasua naiz eta laga dot erantzuna.
zerrenda honetako batzuen abizenak begiratuta, uste dot asko eukiko
doguzela errepikatuta. Eibar-Elgoibar-Bergara inguruko dexente
agertuko dira gure zerrendetan.

Nere lehenengo abizenak hartu eta hortxe beste zerrendakide batzuenak:
Sarasua, Aranberri, Mendizabal, Alberdi, Gisasola, Narbaiza,
Agirrebeña, Toledo, Gabiria, Etxaniz, Arrieta, Lete,...

Zer? Ezagunak eitten jatzuez?;-)

a.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to