Gure etxean Movistar/Telefonican gaude eta aldaketa egitera goaz, horrexegaitik hain zuzen. Sekula itzultzen bagara Telefonicara, orain ordaintzen duguna baino gutxiago ordaintzen izango dela badakigu.
josu. Gari Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2011eko urtren 19a 16:46): > Ni banoa Euskalteletik. > > Eta ez mania berezia diodalako. Gutxi gora behera konpainia guztiek > oso antzerako zerbitzu (kaxkarra) ematen dute, Euskaltelen bezala. > > Kontua da telefono konpainien obsesioa bezero BERRIAK lortzea dela. > Badakite jendea ez dela konpainiaz erraz aldatzen (enpresa guztietan > antzera), eta orduan exekutiboei axola zaien zifra bakarra bezero > berrien zifra da. > > Horrek esan nahi du urte asko badaramatzazu konpainia batean, oso > garesti ateratzen zaizula telefono eta Internet zerbitzua. Aldiz, > beste konpainia batek zu bezero moduan lortzeko unean izugarrizko > eskaintza ona egingo dizu. > > Absurdua, ze orain momentuan teorian enpresa garestienera noa ni > (Movistar/Telefonica), gutxienez urtebetez. Baina urte honetan > Euskaltelen ordaintzen dudanaren ERDIA ordainduko dut, hasierako 3 > hilabeteetan gutxiago gainera. > > Zergatik ez dudan orain arte aldatu? Ba, Euskalteleko kablea neukalako > eta beste edozein enpresara pasatzeko aurretik telefono analogikora > pasa behar dudalako. Noski, itzultzea ere zailago izango da. Hara! > teknikoki abantaila dena, komertzialki arazo bihurtu zaio Euskalteli. > > Euskaltel gurea da, hemengoa, besteok baino gehiago gastatzen dute > bertan (kirola, babesletzak eta abar) baina ni ez nago hilero 25 Euro > ordaindu beharrean 50 Euro ordaintzeko prest. Agian datorren urtean > itzuliko naiz, ikusi bait dut Euskaltel berak aukera onak eskaintzen > dizkiela bezero "berriei". > > Gari > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
