Aupa, lagunok!
Astebete gripiakin ohian eta ganora barik ibilitta uste dot badala sasoia
hau martxan jartzeko.
Mikel Larreategi presidente txit ohoretsuari eskatuko neuskixo jatordumetrua
(lehen afarimetroa) martxan jartzea. Ene uste apalean, hasierako data
otsailaren 13an barixakua, eta azkena martzuan 27xan domekia, eta hartu
biharko leuke barixaku, zapatu eta domeka guztiak. Barixakua aukeratu
ezkero, afarixa. Eta zapatu-domeketan bazkarixa. Ondo deritzo berorrek?
Honengatik guztiarengatik eskerrak eman nahi nioke berorri, eta aurrekoetan
eragindako eragozpenengatik, barkamena eskatu.
Beti berorren zerbitzura
leire, bazkide txit fidela!

Bertoko<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2011eko urtren
27a 00:14):

>  Gabon:
>
> Gustatzen zait proposamen  hau,  zapatu-domeka eguerdikoa.
> eta  osagarri moduan,   Elgetatik  zehar   (Intxortatik zehar )
> ibiltzearena.
> Agur 
> Intxorta<http://www.euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/47%20PUJANA.pdf>,
> bertsoa dago,  link  horretan.
> Bertso  horren egilea da, Basilio Pujana,  Ibaizabal  gudari-taldekoa, eta
> nire  aitita   gudari-talde horretakoa zan, handik ibiliko zan.
>
> Aurreko domekan Saibigainen<http://eu.wikipedia.org/wiki/Saibigaingo_gudua>
>   <http://eu.wikipedia.org/wiki/Saibigain> izan nintzan eta pilak
> kargatu  nituen. hara noan bakoitzean.  Atsegin dot  mendi  hori.
>
> Elgetan egondakoa  naz.
> Behin, Urretxuko jaietatik bueltan,  ( edo Zumagarrakoetatik),
> urri-azaroan , izan  zan, eta   jaietara    joan orduko   Eibarren  gelditu
> ginen.
> Gero jaiara; tartean,  Urretxun edo Zumarragan-,  tren bidearen beheko
> partean,   historia  bitxia gertatu jakun joan ginenoi.
>  Etxera buelta luzea egin gendun,   gaba-goizaldez. Deskargatik  behera,
> izan behar zuen,  gero bide-kurutzeak,  ez egoen errotondarik orduan
> eta aldatz gora bat,  kurbaz beterik,   nonbaitera.
> Nonbait hori   Elgeta behar zuen.  Elgetatik pasa  ginen, arkua  pasatu
> genuelako.  Elorrioko bidea hartuta  lasaiago gelditu ginen txoferra eta
> kopilotoa.
>
>
> Gero beste batzutan  be egondakoa  naz, Bergara bidean,   baina
> oraindik   ez  zan    zabalik  egon toki eder hau<http://www.espaloia.com/>
> .
>
>
> Bertoko
>
>
> 24/01/2011 15:10(e)an, Luistxo Fernandez(e)k idatzi zuen:
>
>
> nik zapatu-domeketetako eguerdiak jarriko nituzke
>
> eta halako batean tokatuz gero, ba Elgetako Intxortako buelta
> historikoa edo beste ekitaldi ibiltari bat antolatu be bai (baina hori
> sekundarioa, eguna adostu lehenengo, eta gero, asteburuko bazkaria
> bada, ba ekintza osagarriak antolatu leikez)
>
> Luistxo
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to