"Sortu"?
Gaur egun erozerk balixo dau alderdi politiko baten izena izateko.
"Liga Komunista Iraultzailea", "Euskal Herrialdeetako Alderdi
Komunista"... Hórrek bai alderdien izenak, pedigrirekin.
Atzo telebisiñuan (El Conquistadorren?) NESKA bat ikusi genduan
"Lur" izena zekana, eta nik esan neban, "tira, "Lur" gure umian
ikastolako MUTIL baten izena da", eta andriak kontau eustan: mutil horri
Lur izena jartzia pentsau zebenian háren amamari esan zetsan, eta amama
honek esan zeban:""Lur"? "Lur" ipiñikotsazue? Baina "Lur" gure TXAKURRAN
izena izan da!!"
"Sortu"? Alderdi politiko bat? Ohittu biharko gara, eta zergaittik
ez "Pintxo"? ;-)
Trebi.
07/02/2011 23:20(e)an, Mikel Iturria(e)k idatzi zuen:
Kaixo.
Onda Vascan esan berri du Javier Vizcaínok, Deiako iturriak aipatuz,
Sortu izango dela alderdi berriaren izena.
Bihar goizean jakingo dugu.
Eta Trebik dioen bezala, politta dago norgehiagoka, baina zaila
ikusten dut alderdi hau maiatzerako legalizatzea.
Iturri
At 23:06 07/02/2011, you wrote:
Luistxo hurrengo hilotzan zain zeguan, espero dot gaurkuan ostian
bere pesimismo garratza apalduta geldittuko zala.
Pseak ezin zittuen txaloak jo, bestelakua itxoitia be ez dok
errealista; eta Pp, erregular, guztiz amorratuta berba egin dau, hor
be besterik itxoiterik ez zeguala. Baina badago nik itxoiten doten
beste faktore bat: gaur bi astetara Currin horren nazioarteko talde
horretan estatubatuar presidenteohi bat, europako ohi bi... eta
badatoz eta hórrek E.t.a.na fidagarrixa dala badiñue behin eta
barriro... Pp hórrekin desgastatuko da, ez beste (psoe) alderdixakin.
Partidia oso politta jarri da.
Trebi.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
[email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]