Hamaikabat ikusi ostian, are gehixago fisikakimikako sigla hori (H1!), ba Sortu oso izen aproposa eta elegantia iruditzen jata; are gehixago emoten daben jokuakin, Mendigurenek esan daben moduan.
H1! ikusi ostian ez nitzan harrittuko Lagun-Onak, Zazpi Gazte, Edozer, Beti-Alai, Erdi Bana, Bonba edo edozein soziedade gastronomikoren izena hartuko balebe partido politiko bat egiteko. Hamaikabat barruan esziziñua daguanian, ikusikou halakoren bat. :-) Are gehixago, okurritzen jata soziedade gastronomiko bakoitzak alderdi abertzale bat sortu leikiala. Holan egoitza ofizialak erosi biharrik ez! Bueno, gogoeta hoiek aparte, Sortu aproposa ikusten dot ezker abertzaliandako. Aditz batek adierazten du zerbait egiten ari direla, Leire. Ez dute Segi-tzen, ez dute Jarrai-tzen. Sortu da egiten ari direna. Ezker abertzale berria sortu, bide baketsu eta demokratikoetatik eta indarkeri ororen kontrako posiziño batetik Estatu bat sortu nahi dutelako. Eta horrekin egoera berri bat sortu. Ilusioa sortu... eta segun norengan, egonezina ere sortu dute. ;-) josu. Luistxo Fernandez<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2011eko otsren 08a 07:39): > 2011/2/7 Trebiño/Artetxe <[email protected]>: >> Luistxo hurrengo hilotzan zain zeguan, espero dot gaurkuan ostian bere >> pesimismo garratza apalduta geldittuko zala. > > Zergatik? > >> Pseak ezin zittuen txaloak jo, bestelakua itxoitia be ez dok errealista; >> eta Pp, erregular, guztiz amorratuta berba egin dau, hor be besterik >> itxoiterik ez zeguala. > > Ez dut uste ezker abertzaleari hauteskundeetan egoten utziko diotenik. > > Luistxo > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
