17/02/2011 18:33(e)an, Aintzane Agirrebeña(e)k idatzi zuen:
Galdetu detsat amari eta eurak beti "parrapasian" esan izan dabela diño. "Parraparra" entzun barik zekan. Baiña berak diñuan moduan, eurak umiak ziranian ez zeuan "parrapasik" eta ezkondutakuan Eibarrera bizitzera etorri ziranian ikasittako berbia izango da... Kaleko erdeldunen bati ikasiko ete zetsen? :-)

    Ez dakit nik berba horrek nondik etorriko diran baina:

a) erdararen ondorixoz parrapaSa bihurtzia? batek daki, baina izatekotan euskaldun eibartar erdaldunduak sortua izan bihar, ez erdandunak eurak, hauentzako ez parrapas ez parraparrik ez dagoelako.

b) harritzen naun hire amak esatia umetan ez zeguala parrapasik. Benetan. Nik urtetan, milaka bidarrez, jolastu jonat parrapasian eta horretarako ez don ezer bihar aldatzia baino, gero aldatz behera uraz edo txizaz lokatzezko karrajutxo bat egin eta oinak filan ipinitta, hala!, behera eta gora, eta behera eta gora, eta behera eta gora. Hórrek fabrikatuak kaleko parketan dagozanak kontu modernua dittuk. Jatorrizkuak hórretxek, basatzazkuak.

    Esatiagaittik.
            Trebi.

aintzane

------------------------------------------------------------------------
*De:* Aintzane Agirrebeña <[email protected]>
*Para:* Eibartarrak zerrenda <[email protected]>
*Enviado:* jue,17 febrero, 2011 18:23
*Asunto:* Re: [eibar] zibilizabuluak, parraparrak eta ikastolakumiak

Galdetuko dot. "Etxian" esan nahi dot, nere gurasuak holan esaten dabela eta baitta nere tia-tio eta lehengusuak be. Zure teorixiak zentzua badaka, egixa esan, baiña ez dakit nere gurasuak nundik etarako zeben "parrapas" berbia... Eta gu be umetan ez giñan "kutsatu" kaleko erdaldunekin, Iturburun bizi giñan isolatuta eta (eta Iturburun ez zeguan "parrapasik").

Eta "zíburua" nungo aldaeria da, ba? Beti pentsau izan jata oso berba politta.

aintzane

------------------------------------------------------------------------
*De:* Asier Sarasua <[email protected]>
*Para:* Eibartarrak zerrenda <[email protected]>
*Enviado:* jue,17 febrero, 2011 18:13
*Asunto:* Re: [eibar] zibilizabuluak, parraparrak eta ikastolakumiak

Aintzane:
> Ziburu Lapurdiko herrixa be bada, baiña gure etxian beti zíburua (azentua
> i-n dabela) deittu izan detsagu erderazko "columpio" horri.
> Eta Asierren teorixia izan leike, baiña gure familixan beti esan izan dogu
> parrapasa, eta ez gara erdaldunak! :-(

datu gehixago emoterik?
zer da "etxian"?
zer da "beti"?
aittak? amak? bergaran? elgetan?

a.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] <mailto:[email protected]>
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]

Reply via email to