Biharbada aspaldiko kontua da, baina ni azken egunotan konturatu naiz. ETB kirola erderaz emoten hasi da ETBsat katian. Atzo, esate baterako, kirol-tertulixa bat. Gaur (ointxe bertan) Championseko Manchester-Olimpique futbol partidua. Dana erderaz. Ez dira errepikapenak; ez dira Hego Ameriketako ikuslientzat gertautako programak. Euskal Herriko ikuslegua da helburu.
Esango neuke sasoi batian iragarrittako ETB4 katia ordezko moduko bat dala. ETB4 katia sortzekotan egon ei ziran. Kirola eta euskeraz. Azkenian, ez kate barririk, ez euskerarik. a. _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
