2011/4/6 Serafin Basauri <[email protected]> > Oso txarto begittantzen jata. Azkue Fundaziñua, Bizkaiko Foru Aldundia, > Josune Aristondo, Adolfo Arejita eta bere Labayru eta bere bizkaieria. Ez > ete PNVan gotorlekuari indarra emoteko? > > Serafin > > Arejitaren bizkaiera behintzat ez da sistema horretakoa... http://bizkaiera.opentrad.com/itzuli/
Euskaldunon Egunkariak bizkaierazko edizio lokal bat euki zebanian, Adolfo Arejitak markatutako estilo bat segitzen zeban, erabaki hau zeukana besteak beste: ergatibo plurala -ek, eta ez berezko bizkaierazko (eta gipuzkerazko) -ak Pasatu dot Sustatuko izenburu hau bihurtzailetik: "Umeek 8.000 erailketa ikusten dituzte " eta emaitza izan da "Umeak 8.000 erailketa ikusten ditue " Arejitaren -ek plural horren arauak sarean ere egon ziren garai batean Bizkaierea.com webgunean, baina gune hura desagertua dago. Sustatun aipatu zen gaia http://sustatu.com/1016097209 Eta artikulu berean aipatzen da Arejitaren liburu bat, "Bizkai euskeraren jarraibide liburua" ; ez dakit hor ere -ek plural hori defenditzen den. --- Ikusten duzuen moduan, sarean gauzak agertu eta joan egiten dira. Sustatukoak hor dagoz, ez ditu haizeak eroaten. Leire, Serafin; bota nahi baduzue zeozer entzuteko moduan, erantzun Sustatun notiziaren harian: http://sustatu.com/1302098608 --- Luistxo
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
