ba, eibarko berri zehatza horko adituek emango dute, baina euskara orokorrean, "badaezpada" hitza ez da aldatzen hika hitz eginda ere; hau da, inoiz eta inon ez da esan "badekezbadek" edo "badukezbaduk" gisakorik.
hori izan da arrazoietako bat, akademiko eta gramatikariek baieztatzeko baldintzetan ez dela erabili behar forma alokutiborik; hau da, "etortzen bada esango zioat" behar duela, eta ez "etortzen baduk esango zioat"; hala ere, arau hori nik esango nuke hizkuntzaren eboluzioak berak aldatu duela, eta hiztun onek ere erabiltzen dutela hika baldintzetan. x. El 11/04/2011, a las 23:18, Trebiño/Artetxe escribió: > Pregunta tontua, edo igual ez hainbeste, hikako ikastarua halako > batian izanda: "badaezpada" esaeria hittanoz jardun ezkero, bardin > segitzen dau edo hikara be bihurtzen da? Hau da, "Biharbada, agian, eta > badaezpada, etxera juango naiz" baina "biharbadok, agian, badokezpadok, > etxera juango nok"???? Adittuko destazuelakuan. > Trebi. > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
