"SANTA KLARA gure uharte ezezaguna" liburua ezagutzen dozue?
http://www.elkar.com/fr/liburu_fitxa/santa-klara-gure-uharte-ezezaguna/txillardegi/a000000021154

Txillardegik idatzi zeban liburua. Berandako Santa Klara inportantia da,
oso. Antiguotarra da bera, eta handik ikusten zeban txikittan. OiƱ alde
zaharrian bizi da, eta ahal dabenian portura gerturatzen da irlia ikustera.
Bere leku kutuna da.

Horregaittik idatzi zeban Santa Klaran historixia eta istorixak jasotzen
dittuan liburua. Liburu dokumentaua.

Udan hori kontau zeskun Txillardegik berak, asko maitte dabela hori lekua,
eta horregaittik idatzi zebala liburua. Eta karo, han neguan ni, eibartar
harrua, gure historixa kontatzeko prest.

Zur eta lur gelgittu zan Txillardegi kotxagua!!! Santa Klara eibartarrona
dala?!?! Berak idatzittako liburuak ez dau egi osua kontatzen, beraz?! Ez da
posible!!!

Eta frogaren bat eskatu zestan. Frogarik ez dakat, istorixa bera hamaika
bider entzutia nahikua froga izan leike??

Hau kontau nebanian neri bueltan partiduana kontau zesten, eibartar batzuk
asmatu zebela eta donostia kartelez bete zebela.

Baina nik kriston disgustua emon netsan Txillardegiri. Eskerrak handik egun
batzutara lagun batek nik esandakua egixa ez zala esan zetsan....

igone, looker edo luker.
WebRep
Overall rating
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to