Leirek esan du ez zuela inoiz entzun gorputza (ala gorpua esan behar da?) zientziari emateko horren inguruan.
Nik aurten entzun diot lagun bati, bere aita zenak egin zuela horrela. Aitak horrela utzi zuen zehaztuta, ez zuela hiletarik eta gasturik nahi, eta unibertsitatera joan zen paperak prestatzera, laster tokatzen zitzaiola jakinik. EHU-k hartzen ditu hildakoen gorputzak eta medikuak trebatzeko erabiltzen dira. Gero, erraustu eta "Bizitzaren basoan" lurperatzen dira errautsak. Noizean behin horrelako oroimen ekitaldi bat egiten da. Informazio gehiago hemen, baita izen emateko orria ere: http://www.bizkaia.ehu.es/p209-shvidahm/eu/ Gari _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
