Aupa

EITB.com-en inguruan, antolatu da Blogista + Tuiterlari Topaketa
moduko bat, datorren hauteskunde gauerako, domekan beraz, maiatzaren
22an, 19.00etatik aurrera edo...

Eitb-ren egoitzan, Bilbon... portatil edo dena delakoarekin joan, eta
bertan, elkar saludatu, tuiteatu apur bat, blog sarreraren bat idatzi
inor animatzen bada... EITBk lekua, piskolabisa eta wifia jarriko du.

Informazio apur bat: http://sustatu.com/1305300704

Duela bi urte egin zen, blogista erdaldunez osatutako talde baten
inguruan, eta aurten ere jite erdaldun horrekin zihoan kontua... baina
pentsatu nuen proaktibo izan beharra zegoela, eta Eitb.com-eko lagun
batekin kontaktatu ostean, ba euskarazko deialdi hori ere bai. Orain,
baten batzuk agertu behar...

Ni joango naiz seguruenik, eta kotxean gainera, lekuarekin,
Donostia-Bilbo-Donostia egitekotan. Sei ondo kabitzen diren Zafira bat
daukat, eta uste dut apuntatu zaidala dagoeneko Mendigreen eta beste
lagunen bat ere bai... baina lekua dago, Eibarren sartu-irtena egin,
eta hemen beste norbait gehitzeko :)

animatzen da inor?

Luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to