atzo bisita enpresan, Azitainen, 19 lagun, indigena amerikanoak, 10 hizkuntza...

Master edo 'aditu' titulu bat ikasten Mondragon Unibertsitatean,
Huhezi fakultateak eta Garabide elkarteak antolatuta

Info eta argazki parea: http://sustatu.com/1305791929

Eskoriatzan ikasi, baina lo, edo bizi, edo aspertu, Eibarren:
unibertsitate laboralean daude.

Oso talde majoa. Enpresan erakutsitako gauzetan, nik uste
http://eu.umap.eu bereziki interesatu zitzaiela iruditzen zait, baina
beren talde eta hizkuntzetan, ez dago, ematen duenez, masa kritiko
minimorik nork bere hizkerako jardunarekin halako proiektu bat
errepikatzeko (nahiz eta teknikoki, seguruenik, ez den zailegia
izango, hizkuntzaren batzuekin bederen).

Haien artean, bi omen tuiterlariak. Yazmin Novelo kazetaria, Yukatango
maya, eta Sacha Rosero informatikaria, Ekuadorko kitxua.
http://twitter.com/yaznovelo
http://twitter.com/otavalosonline

ikusi gaur goizean (Eibartik? Deba arrotik bederen) yukatekoz zelako
gauza polita tuiteatu dien Yazminek:

"Ma'a jach yabilmen ba'ale' ki'imakuns a wóol tin wéetel."

http://twitter.com/#!/yaznovelo/status/73672641147441152

Nik uste euskaldunak eta gure gauzak eta hemengo bizitza ezagutzeko
gogoz dabiltzala. Eta Garabidekoak kontaktua erraztuko diotela haiekin
bat egin nahi duenari.

Luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to