Eguzkiak gogor jo zuen atzo eguerdian. Une batean, Andra Marikoak dantzan
ari zirela, soinu ekipoa ixildu egin zen. Teknikoak korrika ikusi genituen
batetik bestera eta bi minututan berreskuratu zuten megafonia. Bukaeran
azaldu ziguten gertatutakoa. Eguzkitan zegoen entxufe bat urtu egin zen!

Hala ere jende asko izan zen plazan dantza emanaldia ikusten. Gerizpea
bilatu zuten askok, baina krema emanda eguzkitan izan ziren beste asko.  Eta
arratsaldean, ohi bezala zaparrada. Hori ere programan sartu beharko dogu?

oier.

2011/5/30 Asier Sarasua <[email protected]>

> Asteburuan Euskal Jaixa Eibarren.
> Guk, behintzat, oso ondo pasau dogu.
>
> Bestela, betiko antzera: egitaraua, girua (zapatuetan domeketan gaino
> gehixago?), egualdixa (aurten be eurixa, jakina ;-)),...
>
> Gauza bat desberdiƱa: kirol talde baten garaipen posible baten
> inguruko azken orduko erabagi politiko eskandalosua, eta karpia lekuz
> mobidu bihar izana.
>
> Aluzinauta :O
>
> Zorionak Kezkari eta Deporrari organizaziƱuagaittik
> Udalari ezin bardina esan.
>
> a.
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to