Ba, Enekok diñuan argazki hori agertu ezian, marraztu egin biharko juagu
(gogorazen dogunok; izan be, zerrendako honetako asko etxuek ezagutu
edadiangaittik, eta beste asko aparteko auzuetakuak dirazelako).
Ezagun dok hi Aldatze aldian ibiltzen hintzala olgetan; ni ez nok ondo
gogoratzen txatarrerixa aldeko bigarren itturri honekin. Eta ez nintzuan
apartian ibiltzen, ez pentsau: Mekolako aldapia zuan nere territorixua,
eta haxe bai: bide baztarreko erreten, pretil, eskillara eta ortu-ate
bakotxa detalle guztiekin gogoratzen juat.
O.
Asierrek:
ez, ez juat ezagutzen ez horren erretratorik, ez Ardantzako itturri
zaharranik (oingua barrixa dalako), ezta Aldatzeko beste itturrixan
argazkirik.
Izan be, Aldatzen nik neuk itturri bi ezagutu najittuan. Bata goixan,
Aldatzeko kolejixo onduan, trikuharri itxurako estalpe baten barruan
(hik horixe esan gura dok, ala?). Bestia Aldatzeko kale hasieran,
trenbidia pasau eta barrenian, txatarrerixa onduan. Gure sasoirako,
guztiz barriztuta zeguan, Industrias Mendizabalen eraikiñian
txertatuta (gaur egun Aurrera parian dagona moduan), baina iñori
entzun izan detsat lehenago beste itturri zaharrago bat zeguala bertan
tokixan (trenbide onduan, pixkat aurreratxuago).
a.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.