1950. hamarkadan Eibarren sortu zan euskaltzale mogimenduan, Juaito, Imanol, Ugarteburu, Paulino eta beste batzukin batera Bittor Kapanagak zerikusi haundixa euki eban. Igaz egin netsan bisitatxo bat eta oso jausixa billau neban. Harañegun hil zan 85 urtekin eta atzo lurperatu eben Otxandixon, bere herrixan. Bere azken urtiak "Singularraren defentsan" emongo zittuala ziñuan Julen Gabiriak egin zetsan alkarrizketa batian... Euskerian aztertzaille zorrotza eta poetikoa. Gizon apala eta maittagarrixa. Gontzal Mendibilen "Araban bagare..." kantaren letrak beriak dira. Hilleta-elizkizunian eta herri-omenaldixan izan nitzan eta han ikusi nittuan beste batzuen artian. Xabier Kintana, Rikardo Badiola, Adolfo Arejita, Orbe euskaltzale ezagunak. Gontzal Mendibil be han zan eta herri-omenaldixan kantau genduan haren "Araban bagare...". Ona, Julen Gabiriak egin zetsan alkarrizketia:
_
http://eibar.org/blogak/gabiria/archive/2005/09/23/174

_Serafin
_

_
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to