2008ko azaroa. Arrateko presidentearen hitzak. "Si no entra dinero,
reventamos". 600.000 euroko zorra zuen Arratek.
2009ko urtarrila. Jokalariek hilabeteak daramatzate kobratu gabe.
Gabonetako oporretan beste talde batzuren eskaintzak izan dituzte, eta
Arrateko presidentearen erreakzioa: "El Arrate no deja marchar a
nadie. El máximo responsable albiazul quiere que se cumpla el
contrato". Fenonemo, nik ez dizut pagatzen, baina zuk kontratua bete
behar duzu.
2009ko uda. Kontratua bukatu duten jokalari ia-guztiek Arrate uzten
dute. Arratek sosik gabe jarraitzen du, baina hala ere 5-6 atzerritzar
fitxatzen dituzte!
2009-2010. Berriz ere ordaindu gabeko soldatak, jokalariak ihesean,
zorra handitzen.
2010eko uztaila. Fitxaje berriak. Adibidez, Kostyantyn Kurilenko,
ukrainarra, 30 urte.
2010eko urria. Jokalariek eta entrenatzailearen prentsaurrekoa. Ezin
dute horrela jarraitu. Hilabeteak daramatzate kobratu gabe. Arazo
pertsonal larriak: hipoteka eta alokairuak ezin ordaindu, umeen
behar-izanak betetzeko zailtasunak,...
2011ko ekainak. Arrateren zorra 1.900.000 eurokoa da. Kurilenko eta
Petricheev kalera ateratzen dira pankartarekin. Urte ia-osoa kobratu
gabe, etxera itzultzeko sosik ez,...

Milioi bat eurotik gorako zorra duen talde batek, bideragarritasun
ekonomikorik ez, eta hala ere, jokalari atzerritarrak fitxatzen
jarraitzen badu, uda bat eta bestea ere bai, hori iruzurra da, eta
egoera hori eragin dutenak eta hori baimendu dutenak erantzun beharko
lukete. Honek guztiak ez du zerikusirik ez kirolarekin ez eta
herriaren izena ezagutzera ematearekin. Ez zait okurritzen hau baino
propaganda txarragoa herri batek bere buruaz egiteko.

oier.

Oharra. Inork interesa badu Arrateren hemeroteka kontrastatzen hemen
ditu hainbat erreferentzia:
http://www.delicious.com/oier_a/arrate+eskubaloia
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to