Nik jokaera jenerala diskutitzen dot. Alde nago kirola behe mailan 
laguntzea, mutilena zein neskena, kirol batzuk eta bestiak. Baina kirol 
profesionala liga gorenean jokatzeko?? Eta igual desta Erreala edo ACB edo 
nesken eskubaloi hori. Barkatu, ez dot garbi ikusten. Zergetatik jasotzen da 
gero jarritako dirua? Maila hórretan negozioa da gehixen-gehixen bat. 
Diputazioantzako, jarri, ken, azkenian onura bai edo ez? eta hala eta guztiz, 
dirua emotia kirol enpresentzako eta ez, esate baterako, iturgintza 
enpresantzako? Aldia nun dago?       Badakit halako erakunderi emotia populista 
dala, eta igual nik halaxe berba egin neike ez naizelako politikua eta ez 
dotelako jendian botua eskuratu gura. Baina edozein modutan, nik ez dot garbi 
ikusten.     Trebi.
 > Date: Thu, 28 Jul 2011 15:47:19 +0200
> From: [email protected]
> To: [email protected]
> Subject: Re: [eibar] Zer gertatuko da Arraterekin?
> 
> Mikel Larreategi<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
> (2011eko uztren 16a 19:21):
> >
> > Badirudi atzo Kudeaketa Batzorde berri bat izendatu zuela Arrateren
> > Batzarrak. Gaur eguerdian Arrateren abokatua, Natasha Bergara, entzun dut
> > Gaur Egunen hizketan eta harek zionenez Foru Aldundiaren 400000 euroekin
> > klubaren bideragarritasuna bermatuta legoke. Nola? Nik ez dakit, baina
> > norbaitek jakingo du nik baino hobeto...
> >
> 
> Gaurko GAOn:
> 
> Ikuskizun kiroleko Gipuzkoako taldeen jarduerarako diru laguntzak
> emateko oinarri orokorrak eta espezifikoak eta 2011ko deialdia.
> https://ssl4.gipuzkoa.net/euskera/gao/2011/07/28/e1108564.htm
> 
> 3.    Diru lagun­tza hauek arau­tzeko 5.1 berariazko oinarrian
> ezarritakoari jarraikiz, txa­pelketa kategoriaren eta kirol
> modalitateen araberako gehieneko diru lagun­tzak, deialdi honetan,
> honako hauek izango dira:
> 
> Euro
> 
> Gizonezko Saskibaloi ACB liga .................    1.300.000
> UCI Pro Tour (txi­rrindulari­tza) .................       900.000
> Emakumezkoen Saskibaloi Liga ................       500.000
> Gizonezkoen Ohorezko «A» Maila (ASOBAL liga)           500.000
> Emakumezkoen eskubaloiko Ohorezko Maila                  500.000
> Emakumezkoen futboleko Ohorezko Maila Superliga     300.000
> 
> 
> Ez dakit hemen xedatutakotik apartekoak diren Arratek eskatzen dituen
> 400000 €ak, baina deialdi horretakoak ere ematen badizkiote 2
> milioietako bat ordainduta izango luke.
> 
> Edonola ez dakit nola beteko dituen diru-laguntza jaso ahal izateko
> ohikoak diren beste bi baldintza hauek....:
> 
> "Edonola ere, zerga obligazioak eta Gizarte Seguran­tza­rekikoak
> egunean dituela egiazta­tze aldera, entitate interesdunak dagokien
> organoek egindako ziurtagiriak aurkeztu behar ditu; edo horren ordez,
> baimena eman ahal izango du espresuki informazio hori aipatu organoek
> zuzenean Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentuari laga diezaioten."
> 
> 
> 
> Mikel
> 
> 
> -- 
> Mikel Larreategi
> http://eibar.org/blogak/erral/es
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> 
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
                                          
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to