Kaixo. Donostian bizi naizenetik, soinean eramaten dut bainujantzia. Eta bainua hartzen dudanean, beti aldatzen dut bustitakoa.
Irunen bizi nintzenean, soinean eramaten nuen ere Hendaiako hondartzara, baina orduan ez nuen aldatzen bainujantzia. Normalean. Iturri 2011/8/1 leire narbaiza arizmendi <[email protected]> > Aupa, lagunok! > Egun eguzkitsu bi egin deskuz eta ahaztu dittugu egualdi txarran penak. > Horregaittik, ni galdera paleiero batekin nator. Zeozer politta erantzuzten > badozue, balitteke Sustaturako idaztia. Ideia ez da neria, Garik emon desta. > Zuek plaiara zoiazenian baiƱuko trajia etxetik eruaten dozue jantzitta, ala > plaian aldatzen dozue? > Bardin jokatzen dozue itsasertzeko herri baten bizi (edo beraneatzen) > badozue edo trenian (kotxian) juaten bazarie? Hau da, Eiabrtik Debara juaten > bazarie etxetik daroiazue jantzitta? > Garik toerixa bat daka, baina zuen eritxixa jakin nahi dot! > Milla esker, eta ondo ibili egunotan! > leire, ikerketa sakonak egiten > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
