Oi zerrenda orojakilea, Iñork ba ete daki nun jirau neikian kulata zahar bat?
Gure amak oin dala asko (bese andra asko lez) kulatak grabatzen zittuan etxian, Muzataiko tallar batendako, eta bere biharreko banku eta erreminttak ganbaran euki doguz urte askuan. Basurara bota bihar zebenian "erreskatau" nittuan, eta oiñ Ondarruko konsultan dakadaz adorno modura. Oiñ: adornuak asko irabaziko leuke tornuan oratuta egurrezko kulata bat ipiñiko baneu.
Umetan askotan suertau jatan kulata hondakiñekin jolastia, ballestak egitteko-eta. Baiña oiñ ez dakitt nun lortu neikian halakorik. ¡Ez dot eskopeta bat erosiko horretarako bakarrik!
Iñork lagundu baleike, idaztia daka pribaura (ez deixen esan arma trafikuan ibiltzen garanik).
O. _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
