Kaixo denoi, 

Badira sei urte-edo Gara laga nebanetik, baina akordatzen naiz orduan be 
egunkari danak krisixan zeguazela (batzuk beste batzuk baino gehixago, jakina). 
Orduan euskal prentsan egoria oso zaila zan; Berria dirulaguntzei esker 
bizi-irauten, Gara zorrekin, Deia azkenengotan... El Diario Vasco eta El Correo 
ziren, ni akordatzen naizela, nahiko ondo eusten zebenak, batez be atzetik 
ekonomikoki talde indartsua zekelako. 

Beraz, krisixana ez da gauza barrixa. 

Aspalditxik ari gara ikusten informaziñua jasotzeko modua aldatu egin dala. 
Papelak digitalari paso emon detza, eta nik uste egunkarixak (eta aldizkari 
asko) ez dirala gai izan hortara egokitzeko.

Gaur egun gehixenok Internetera jotzen dogu informauta egoteko, periodikuen 
ediziño digitaletan, blogetan eta bestelako atarixetan informaziño barra barra 
dakagulako, eta azken minutuko albistiak be bertan topau leikeguzelako. 
Paperekotan, aldiz, informaziño “zahartua” topatzen dogu, ta pagauta, gainera. 

Gaur egun, asteburuko periodikuak kenduta (gehixagirrekin etortzen dirazen 
hoiek), lanegunetakuak oso jende gitxik erosten dau. 

Tendentzia hau ez da barrixa, eta prentsak astixa euki dau estrategia aldatu 
eta beste zerbaitetan pentsatzeko. Ez noia esatera erraza danik, baina nik uste 
denpora barrixetara egokitzeko gaitasun oso gitxi euki dabela. Egungo egunkari 
gehixenen estrukturak oso handixak dira, eta emoten daben informaziñua gero eta 
eskasagua, kalitate aldetik. Kantitatian, ordia, orri askotxo, baina kontenido 
gitxikin. 

Publizitate tarifak be ez ditxue larregi aldatu, webguniak eskaparate moduan 
bakarrik erabiltzen ditxue... Gauza askotan fallau dabela pentsatzen dot. 

Aste hontan, adibidez, Don Balon aldizkari mitikua be ixtekotan dala aipatu da. 
Ez jata harritzen. Paperian aldeko apustua egitten jarraitxu daben danek, 
lehenago edo beranduago, atiak itxi egin biharko dabela begittantzen jata. 
Publikon regulaziño espedientia be hor dago... Garai txarrak, duda barik.

Dana dala, badira beste aldizkari askok hau dana aurreikusi eta papela alboratu 
eta digitalan aldeko apustua egin dabenak. Hortan aritu naiz, adibidez, 
Biciciclismo txirrindularitzako aldizkarixan. Papelan argitaratuta enpresak 
dirua galtzen zeban, eta webguniak, ordia, emaitza oso onak jasotzen zitxuan. 
Azkenian (kostata, hori bai), digitalan aldeko apustua egittia lortu da, eta 
oso emaitza onekin gainera.

Bueno, uste dot nahikua luzatu naizela. Barkau txapia! :D

Unai



________________________________
De: IMANOL TREVIO-MARIA JESUS ARTETXE <[email protected]>
Para: Eibartarrak zerrenda <[email protected]>
Enviado: jueves 8 de septiembre de 2011 23:11
Asunto: [eibar] Prentsa hestu


 

      Azken aldian leitu dot Vocento larri dabilela demaseko zorrekin eta oin 
arteko zuzendarixa bota egin dabela. Prisa be bagenekixan hondoratuta dagoela, 
talde amerikar bati salduta ei dago. Berria be ... ez gura leuken bezain ondo. 
Bestiak... danak edo, makal. Ez dirudi egoera ekonomikoa azkar hobetuko danik, 
ez dirudi ez?
 
      Zertan geratuko da gainbehera hau? Zenbat komunikabide jausiko diran? 
Kontrara, duhan diran komunikamoduak indartuko dira? Zenbateraino?
 
     Erantzunak ondo egon leikez, baina hausnaketak be bai.
 
     Trebi.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:  [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to