Luistxok, Helmholtz organoaren inguruan:

> Eibarko produkzio industrialaren harribitxi horietako bat... Hammond
> organoen antzeko gauza bat, ingeniaritza inbertsoz edo auskalo nola
> egin zutena, eta izen anglo-germaniko batekin bataiatua Errekatxuko
> tallar batean. Artikuluan kontatzen dena ez dut oso ondo ulertzen,
> Chicagora deiak, beste batzuk saiatu zirela...
>
> Irailaren 23an kontzertu bat egingo ei da. Norbaitek grabatu beharko luke.

Luistxo, Helmholtz kontzertua urtero egiten da, oker ez banago azaro
aldera edo. Urte batean, Mikel Azpiroz donostiarrak bere taldearekin
jo zuen organo hori, AmaƱako elizan.

Elkano Browning Cream izena du taldeak, eta txisteetan bezala,
euskaldun batek, amerikar batek eta paristar batek osatzen dute
taldea. Hemen talde hori, Elkano Browning Cream, nik esango nuke
Coliseoan grabatutako bideo bat dela (ez dakit Helmholtz ala Hammond-a
den)

http://www.youtube.com/watch?v=z5zKCJcqgi4

Kontua da Eibarkoa bezalako Hammond kopia onik ez duela inork lortu
munduan, eta eibartarrek ondo egin zuten. Hala ere, ez dut uste tirada
handia egin zutenik (ekonomikoki bideragarri izango ote zen?).

Agirre anaiak (alkate ohia eta bere anaia organista) dira organo
horren zaintzaileak, txukun mantendu, zaindu eta jotzen dutenak.

Gari
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to