Egun on,

Azkenaldian bi denda berri deskubritu ditut Eibarren, eta komentatzeko
modukoak direla uste dot, ordaindu gabeko publizitate pixka bat.

Lehenengoa, Oskarbi oinetakoak, Julian Etxeberria kalean, lehen
parafarmazia zegoen lokalean. Atentzioa eman dit den-dena euskera
hutsean daukatela, Ez dakit nolako zapatak dituzten, merkeak ala
garestiak, baina kanpoko kartel, beherapenen abisuak eta abarrekoak,
den-dena euskera hutsean. Bi puxtarri!!!

Bigarrena, ordenagailu denda bat Bidebarrieta kalean, Arikitzako zubia
baino pixka bat lehenago. Infocoste izena dauka. Kontua da Linux
Ubuntudun ordenagailuak saltzen dituztela, eta zerbitzu teknikoa ere
ematen dutela. Nik wifi txartel batekin arazoa eduki nuen eta segituan
aurkitu zidaten Ubunturekin bateragarria zen wifi txartel berria.
Beste bi puxtarri!

Gari
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to