Sarri gertatzen den kontu batekin nator: Entzuten dugu halako proiektua dagoela gure etxe alboan, eta saiatzen gara udaletxera joan eta informazioa lortzen. Baina oraindik proiektu hutsak direla, ez dagoela gauza argirik, ez dela informazio publikoa eta abarrekin erantzuten digute. Azkenean, epeak pasatu eta reklamatzeko aukerarik ere ez! Zenbat aldiz gertatu ote da hau?
Horrelako kasu bat gertatu zen Deban eta kaltetuak Arartekora jo zuen. Arartekoaren ebazpena argi eta garbia da: expediente horiek publikoak direla eta edonork duela kontsultatzeko eskubidea. Jar ditzatela baliabideak horretarako: Hemen ebazpena (PDF batean) http://ow.ly/6zgVf Gari _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
