2011/9/22 IMANOL TREVIO-MARIA JESUS ARTETXE <[email protected]>

>      Koño! Hausnarketak! Ondo dago. Igual Luistxo edo beste bat animatzen
> da bere eritzixak han bestien artian azaltzen, eta bestienak entzuten.
> Serioa dirudi, gaur bertan da, hamen informaziño gehixago:
> http://independentistak.net/tag/donostia/
>
>
Bai, gaur dago mahainguru bat Donostian, KMKn 19.00... ezin neike joan.
Lastima, azalduko nintzateke bestela.

Lehengoan berriz bota nuen neure harrikada, Eibar.org-en eta Sustatun:

http://eibar.org/blogak/luistxo/archive/2011/09/18/zazpi-probintziena-ezin-da-beraz-beste-independentzia-bat-mesedez
http://sustatu.com/1316411053

Gaurko mahainguruko bi partehartzaileri (Lander Arbelaitz, Iñaki Egaña) atzo
twitter bidez bota nien, nahi bazuten ikuspuntu hau ere, partizioarena,
komentatu gaurkoan... ba hor zegoela neurea. Ez didate ordu honetan
erantzun. Ramon Labaien ez dut uste Twitterren dabilenik. Esti Mujika ez
dakit nor den.

Blog mezuen erantzunetan ezer argirik ez... Amatiño eta beste pertsona bat
modu identifikatuan komentatzera ausartu diren bakarrak. Gainerakoan, neure
susmo bat: zenbat kalte egin duen Nabarraldekoen pedagogia historizistak.

Luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to