Pentsatu nahi dut abertzalia banaz ez dala Sabino Aranagatik izango, bestela...

Uste dot ideia denek badakela eboluziño bat, aurrera ta atzera ta norbaide 
danetan mugitzen dittuana... Zorionez, gaur egun Euskal Herrixan posible da 
abertzalia izatia Sabinismuaz haratago, hainbat teorikok eta herritarren 
hausnarketa bidez abertzaliak izateko mila modu plazaratu dittuelako, gizontto 
honek zarabilen esentzialimo euzkotar baztertzailetik kanpo haiteako asko 
gañera. Nik behintzat nere abertzale sentitzeko era egunero berdefinitzen dot, 
halabeharrez, ta gutxitan izaten da Sabinoren teoriekin bat eitteko.

PNVren (nik be PNV esaten dot) eboluziñua beste kontu bat litzake, edo igual 
eboluziñua baino gehixau azken urtiotan gaztelerazko "deriva" hitza ondo 
datorkixe... Herrigintza aipatziak grazia eitten dosta. Nik herrigintza 
aipatzen dotenian beti ere proiektu "minimamente" partehartzaile, esan geinke 
ezkertiar, horizontalak dittut buruan. Ez dakitt, ikastolen mugimendua bere 
garaixan edo gaur egunian jarritta nekazaritza ekologikuan inguruan mugitzen 
diran kontsumo taldiak edo helduen alfabetatze sarea (AEK). Esango neuke PNVren 
partehartzea herrigintza proiektuetan... Tira. Nik gehixau kokatzen dotela PNV 
oligarkia ekonomikuan eta ez horrenbeste herrixan. Nik uste dot eurendako lema 
on bat izango zala: Herri honendako estatu bat? Hobe merkatu bat!

Izen aldaketan kontu hori ona da baina are deigarrixaua pentsatzen jata 
aurtengo beren Alderdi Egunerako aukeratu daben mezua: "Izan garelako izango 
gara". Beste hainbat abertzalek erabili izan dabe "izan zirelako gara, garelako 
izango dira" halako ideien kontinuitatia azaldu asmoz. Nahiko kritikua izan 
neike esaldi honekin baina zentzua ikusi, ikusten dotsat. Baina "Izan garelako 
izango gara"?? Zeri buruz dabil? Lehendakaritzari buruz? Poteriai buruz? 
Iraganari ondo eutsi beharrari buruz? Nik, gaztelerara itzuli beharko banu, 
esango neuke "Yo me lo guiso yo me lo como" diñuela, ez? Oso lema eskasa 
iruditu jata...

Anasagastiri buruz, pos ez dot larregi esango. Txikitatik euki dot estetikiari 
buruzko halako obsesiño bat (zergattik ote?) ta beraz, hiru folixoko 
disertaziño bat ein beharko neuke ezer baño lehen bere orrazkerian gañian. 
Aspertuko zarienez, pakian lagako zaittuet.

Ondo izan

Jokin
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to