Jode! Ojala! Gustora ikusiko neuke! Eta badittut nik mandatuak
harendako urtetzen badau, danon artian adostu bihar, baina zer moduz bazkari
bat Madrilen senatuari bisita eginez "bertako gida eibartar" batekin? Alberto
U, senatari blogari izendatuakin (Anasagasti jaunakin) hartuemon onak egin eta
harekin (nere idoloa) zita bat be adostu biharko dok! Baina, Amaiurrekuak
txintxo-txintxo juango dira Espainiako erakunde horretara? i
> Date: Sun, 16 Oct 2011 21:00:24 +0200
> From: [email protected]
> To: [email protected]
> Subject: [eibar] senatari bat gure artean?
>
> Amaiurren zerrendak publiko egin dira gaur
>
> http://www.amaiur.info/?p=137
>
> Gipuzkoan duten indarra ikusita, pentsa daiteke 3 senatariak irtengo
> direla, eta horietako bat zerrendakidea dugu, Alberto Unamunzaga,
> EAkoa. Lurker samar beti zerrenda honetan, baina egon, hor dagoena.
>
> Hala ere, senatariak aurkezten dituzten moduan,...
>
> 1. Amalur Mendizabal
> 2. Alberto Unamunzaga
> 3. Urko Aiartza
>
> ez ote da jada aplikatuko senatuko hautagaien ordena alfabetikoarena?
> ze lehengo metodoarekin bada, sentitzen dut Alberto, baina boto
> zenbaketan Amaiurkoen artean 2.a ez, 3.a izango zara, zure deituraren
> erruz.
>
> Senatuko ordena alfabetikoarena, hemen azalduta: http://sustatu.com/1079349350
>
> Luistxo
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.