Markosek mezu bat helarazi nahi izan du, baina arazo informatikoak ditu; horra, haren partez:

xabier, inoiz madrilen senatari izateko itxaropena galdu ez dugunok hobe dugu foroetan gehiegi busti barik

bilduk bezala amaiurrek badu gainerako alderdien aldean lehenengo aldiz bozkatzera doan euskaldunari irresistiblea egiten zaion zerbait (hamazortzi urteko alabaren kuadrilla osoak eman zion botoa bilduri, familia jeltzale ospetsuen seme-alabak barne): berriari darion aura, hanka sartzeko astirik ere ez baitu izan, batetik, eta, bestetik, buruzagi karismatiko eta ekinak, enpresa pribatuetan forratzen beharrean, espetxean.

----- Original Message -----
From: Xabier Mendiguren
To: Eibartarrak zerrenda
Sent: Sunday, October 16, 2011 9:23 PM
Subject: Re: [eibar] senatari bat gure artean?

ba, ikusitakoak ikusita, Aiartza ia seguru; eta Amaiur-ek zorte apur bat badauka, hirurak; beraz, Unamunzaga ere bai.

gure beste zerrendakide ia lurker bihurtua dugu markos, eta aurreko batean komentatu zidan amaiurren (lehen bildu-ren) meritu handiena Raxoi teknika dela; hau da, askok aurpegiratu izan diote marianori alderdi barruko xextren aurrean inoiz iritzirik ez ematea, laissez faire batean egotea; ba, beste alderdien jokabidea ikusita, haien akatsetatik elikatuko da, berriz ere, ezker abertzalea.

x.

El 16/10/2011, a las 21:00, Luistxo Fernandez escribió:
Amaiurren zerrendak publiko egin dira gaur

http://www.amaiur.info/?p=137

Gipuzkoan duten indarra ikusita, pentsa daiteke 3 senatariak irtengo
direla, eta horietako bat zerrendakidea dugu, Alberto Unamunzaga,
EAkoa. Lurker samar beti zerrenda honetan, baina egon, hor dagoena.

Hala ere, senatariak aurkezten dituzten moduan,...

1. Amalur Mendizabal
2. Alberto Unamunzaga
3. Urko Aiartza

ez ote da jada aplikatuko senatuko hautagaien ordena alfabetikoarena?
ze lehengo metodoarekin bada, sentitzen dut Alberto, baina boto
zenbaketan Amaiurkoen artean 2.a ez, 3.a izango zara, zure deituraren
erruz.

Senatuko ordena alfabetikoarena, hemen azalduta: http://sustatu.com/ 1079349350

Luistxo

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to