Hizkeran, terminologian be badago guda inportante bat. E.t.a. terrorismoa 
da, bale, bai, hori be izan da; baina lotsagarrixa, iraingarrixa, 
higuingarrixa... deritzat frankismoa ez jotzea holaxe. E.t.a.ko batek bat 
hiltzen badau tiroz "terrorismoa" da, baina espainiar faxista batek beste bat 
hiltzen badau ez, hori ez da terrorismoa.    Eta txarrena deritzat gu 
"separatista" gehixenok jokaleku horretara makurtu garala, inskonszientemente, 
eta kontuak halaxe ataratzen dira: "E.t.a.ko terrorismoak bestelako 
terrorismoak baino askoz min gehixago egin dau". Ba ez, GUZURRA, terrorismo 
haundixena, askozaz, frankismoana izan da, ezbairik barik, 200-300 edo 400 edo 
bider haundixagua.    Aldia, benetakua, zein da e.t.a. terroristatzat jotzeko 
eta frankismoana ez? Ba frankistazaliak Espainian parlamentuan erdia dirala eta 
trantsizio (madarikatu) horretan paktatu egin zebela psoekuekin estatua euren 
gustora antolatzeko, eta e.t.a.zaliak aldian lau katu dirala Espainian. Hortxe 
dago kontua, frankistak asko dirala, psoekuekin paktatu egin zebela, eta orduan 
"ez dira terroristak".    i. (entzun eta ikusten diran gauza batzuekin 
amorratuta)                                          
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to