kaixo, oier eta konpainia:
ez naiz euskaltzaina, baina uste dut azalpena leirek eman duen bidetik doala:
hau da, "ostu" mendebaldean soilik erabiltzen da, eta "ostu" ahoskatzen da;
baliteke "ohostu" izatea garai bateko etimologia zaharra ("ohoin" hitza
badagoenez gero), baina "ohostu" forma horrek ez ei dauka inolako tradiziorik,
ez ahoz ez idatziz, eta adiz "ostu" formak bai.
ez dakit aski konbentzigarria den argudioa.
x.
El 22/10/2011, a las 21:34, leire narbaiza arizmendi escribió:
> baina zuk ohostu ahoskatzen dozu, ala?
> Zeiñek esaten dau ohostu? Toki batzuetan esaten dabe zahartu, eta lehertu.
> leire
>
> oier gorosabel larrañaga<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
> (2011eko urrren 22a 15:48):
> Oi zerrenda orojakilea, ehundaka garun pribilejiatuz osatutako sare
> zibernetikua, Gorosta Valleyko latsetik behera datorren euzkera garbiyaren
> sena.
>
> ¿Ze kristongaittik lehenesten dau Euskaltzaindia Shit Gorenak "ostu" berbia,
> "ohostu" biharrian?
>
> Pentsatzen dot argumentaziño sendoren bat ipiñiko dabela. Bestela ez neuke
> ulertuko zelan "ostu" bai eta ez "zartu" (zahartu), "lertu" (lehertu), "metu"
> (mehetu) etabar etabar.
>
> Eta tira, argumento sendo hori ezagutu nahiko neuke, ia konbenzitzen naben.
> Bestela nik "ohostu" erabiltzen segiduko nuke tranquilamente (lehendik be
> arauak ez deste neri buruhauste haundirik emoten).
>
> o.
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.