Aupa, Imanol! Tira, ia gai naizen e-mailez azaltzeko. Printzipioz aditzoiña baiño ezin leikek erabili batuan, baina badagozak aditz batzuk nahastia sortzen dabenak: gauzatu, batu, gorritu… Hórrek raro geratzen dittuk: Gauza genezake, gorri dezagun, bat dezakezu,…
Hik jarrittako adibidietatik "berritu" aditza baiño ez dok salbatzen; izan be, aditz hónek (nahastia sortu ahal dabenak) izen edota adjetibuetatik-eta zuzenian eratorrittakuak izaten dittuk: gorri, bat, berri, gauza,… Beste alde batetik, aditz erruak ahaleran ez eze, sujuntibuan eta aginteran be erabiltzen dittuk: etor zaitez, eros dezagun, bil gaitezke… Hau, jakiña, batueran. Bizkaieraz eta gipuzkeraz, ez dok aditzoiña erabiltzen, partizipiua (osua) baiño. Aditz errua aditz trinkuak egitteko da: Etorri--tor; ibili--bil; ikusi--kus… Informaziño gehixago bihar izan ezkero, http://www.euskaltzaindia.net/argitalpenak/arauak 28.a dok. Ez jakixat argi geratu jaan. Igual besten batek errezago azalduko deuk! leire 2011/10/24 IMANOL TREVIO-MARIA JESUS ARTETXE <[email protected]> > Nahastu litezke / Nahas litezke > Bilatu litezke / Bila litezke > Aldatu litezke / Alda litezke > Berritu liteke / Berri liteke > Berritu lezakete / Berri lezakete > > > Ea ba, euskara (batuan) jantzita zaudetenak, andere... maistra > zaretenak, filologoak, idazleak... zuek asko dakizue eta. > > Jakin gura dot, batuan idaztean ahalerazko formak... > > a) beti dake aditz erroa eta bakarrik erroa? [nahas litezke, bila > litezke, berri liteke...] > > b) aditz osoa euki leukie [nahastu litezke, bilatu litezke, berritu > lezakete...] > > c) bixak erabili leikez [aldatu litezke + alda liteke] > > Erantzunak eskertuko dira. > Imanoltxu. > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
