nik onartzen dizut apustua, ezetz egon halako indulturik; inolako
indulturik, esango nuke nik.
errazago ikusten dut, kasu honetan, auzitegi gorenak baliogabetzea
angela murilloren epaia; baina horretarako denbora gehiago beharko da.
eta bestalde, otegik barruan aldeko gehiago biltzen dituela kanpoan
egonda baino...? ezin da zientifikoki probatu, baina nire irudipena
da ezetz.
egun ona pasa.
ea nork jaten duen txupatxusa.
x.
El 26/10/2011, a las 11:22, IMANOL TREVIO-MARIA JESUS ARTETXE escribió:
Bistan da pp-psoek Otegi kalean ikusi gura dabela, barruan
dagoen bitartian bere aldeko gehixago bilduko dabelako. Noiz? Oingo
elekzinuen ostian eta, nik diñot, hurrengoak (EKAkuak) baina
ahalik eta urrinen. Hau da, pp.k gobernura ailegatu eta segiduan.
Pp.k gobernatzen hasi eta berihala indulto bat jausi leikie
Bateraguneko guztiei. Horrekin "erakusten da" ppkuak zelako
"zintzuak" diran, zelako "eskuzabalak" eta zelan "lagundu" gura
detse Euskal Herriko pakiari. (Benetan Amaiur desaktibatu gura
dabela).
Chupa-chups bat jokatzen dot.
Trebi.
<ATT28424.txt>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.