DV eta NG-n ikusi dut albistea, ez dakit egia den. Dirudienez Bidegiren zorra handia da eta Diputazioan AP8 eta AP1 autopista zatien peaje igotzea pentsatu omen dute. Zati laburretan gehiago igo eta garestitu egingo omen da. Hau da, Eibar- Irun eta Eibar-Eskoriatza zatiena igoko da, aldiz N1, A-15 edo Donostia inguruan autopista/autobian ibiltzea doan izaten jarraituko du. Usurbilen bizi bazara eta Errenterian lan egiten baduzu, Usurbil-Errenteria autopista doan izango duzu (20 km). Tolosan bizi eta Donostian lan egiten baduzu (20 km) autobia doan izango duzu. Baina Eibarren bizi bazara eta Itziarko poligonoan lan egiten baduzu (20 km), peaje igoera izango duzu. Elgoibarren bizi eta Zumaian lan egin (20 km) peaje igoera izango duzu. Arrasaten bizi eta Eibarren lan egin (20 km) peaje igoera izango duzu.
Berriro betiko kontuekin beraz :-( Ezin dugu ordaindu denok X urtean edo dirua balego denok doan? Ezin da zorra ordaintzeko epea negoziatu eta luzatu? ordainketa 2032 urtera izan beharrean 2050 urtera izatea adibidez? Berriro gehiago ordaindu behar dugu 30 urte daramagunak peajeak ordaintzen? Donostiako Foru Aldundian ez dago beste ideiarik errepideen finantziaziorako? Hilabete hasieretan ez da aterako errentagarria Gipuzkoako autopistetan zig-zag egitea? http://sustatu.com/1264862053 ... Aipatutako albisteak http://www.diariovasco.com/v/20111026/al-dia-local/diputacion-baraja-cambiar-modelo-20111026.html http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2011/10/26/sociedad/euskadi/la-ap-i-y-la-ap-8-podrian-convertirse-en-peajes-por-tramos Eneko _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
