Elkarrikuak "Euri lehorra" dokumentala aurkeztuko dabe Eibarren 
eguastenian. Nazioarteko bitartekarixak Euskal Herrixan eta lehenagoko 
gatazketan jokatu daben paperan gainian, Hegoafrika, Ipar Irlanda... Igorri 
deste eta ikusi dot. Oso ondo. Katalanez ikusi dot eta pentsatzen dot Eibarren 
be katalanez emongo dabela. Ondo aditzen da. Tristia-tristia-tristia deritzat 
pentsatzia ETBn ez dabela emongo, eta emotekotan hamendik urte batera, egoeria 
guztiz diferentia danian. Joe.         Osorik ikusi dot (Internetez) eta 
momentu batian salto bat emon dot: NI AGERTZEN NAIZ!!, segundutxo bat, 1:00:43 
segunduan, eskua emoten detsat oin momentuan ez dakit dan bati, eta ez dakit 
nun dan bez (Gasteizen izango dalakuan), pentsatzen dot eskua emote keinu hori 
erabiltzen dabela garai berrixen sinbolo lez, edo halako zeozer, hartu emon 
gizalegezkuen sinbolo moduan. Ba bueno!         Dokumentala ikusi gura badozue, 
hamentxe dozue:                         
http://www.tv3.cat/videos/3362870/Pluja-seca-Mediadors-internacionals-al-Pais-Basc
               Trebi.                                    
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to