Aurreko batean ere egin nuen gonbidapena... Hauteskunde iluntze-gauean Eitb.com-en blogisten bilkura. Beti erdaldunak joaten direla Bilboko edo/eta Eitb-ren inguruko saraoetara, ba, hori euskaldunak ere proaktibo eta rollo hori. Beraz ba, maiatzeko hauteskundeetan ba elkartu ginen batzuk.
Orain berriro, A20, Rajoyrena ospatzera. Ni Donostiatik joango naiz, eta akaso kotxean 'taxista' gisa baten bat hartu dezaket Eibarren. Bat hartuko dot izatez, Mikel Larreategi lankidea, ze ez bakarrik komentatuko eta tuiteatuko dugu emaitzez eta kontuez, CodeSyntax-ek tresna bat aurkeztuko du: Txio --> EITBko webean parte haertzeko sistema bat Facebook eta Twitter bidezkoa Udan proba batzuk egin genituen Tourrarekin, baina orain askoz ere indartsuago eta Eitb-com-en integratuago aurkeztuko da, eta hauteskunde gauekoaz gain, martxan geratuko da aurrerantzean. --- inor animatzen bada, komentatu Luistxori, eta eman izena EITBko Lontzo Sainzen bidez hemen esaten den bezala http://sustatu.com/1321441537 Luistxo _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
