Azken egunotan etxian ogixa eitten dihardut. Oinarte legamia kimikoaz, ta gaur estreinakoz nik eindako ama oreaz.
Atzo Eibarren ogixa eitteko ikastarua egon zan. Juantxok emon zeban. Asko gustatzen jata Juantxon bloga. Ikastarora, baña, ez nitzan juan. Esandakua: astian zihar ama oria prestau, atzo Serenatatik bueltan ondo amasau, ta gaur eguerdixan (jaiki naizenian) labian sartu dot. Ogixa laban lagata jun naiz botua emotera Koliseora, etxe parera. Atian zeuazen Eibarko alkatia ta konzejalen bat. Sartu naiz, jun naiz botua kutxan sartzera, ta nere mahaian lista ta boligrafuakin zeuanetako bat Juantxo bera! Itxura ederra dauka ogiak. Ta ez daigula ogirik falta datozen urteotan, hori pentsatuta eman dot botoa. Josu Telefonotik bidalia El 2011 aza 20, a las 12:51, IMANOL TREVIO-MARIA JESUS ARTETXE <[email protected]> escribió: > Ni ya birritan juan naiz botaziño tokira. Aurrenekuan mahaiko ordezko > nintzalako eta bertan agertu bihar. Libre laga nabe. Hori goizeko > zortziretan. Gero periodikua erosi eta zuzen atzera ohera. Ondoren bigarrenez > botua emotera. Inoiz topau dot ezagunik interbentorien artean baina gaur > bapez. Egun grisa dago Gasteizen, eta aize zatarra. > Joe, gustora nago ordenadore aurrian eta etxeko gozuan pentsatzen hango > polideportibo hotzian egon neinkiala. > > Bueno, ederra barixakuan egin genduan afarixa eta afalostia. Juan ez > zinienok zuek galdu zenduen. > Trebi. > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
