Leire eta besteok, arratsaldeon,
zerrenda zer den neretako:
- interneterako sarbidea: interneten zer zen Luistxori esker ikasi nuen 
Egunkarian idazten zuenean, eta hortik aurrera, interneti buruz dakidan apurra 
zerrenda honetatik abiatu da.
- komunikazioa eman dit
- eta onena: jendea. Interesgarria, maitagarria. 

Zerrenda honek beti eman egin dit, doan, trukean ezer eskatu gabe. Pentsatzen 
hasita, nekez bururatzen zait hutsaren truke horren beste eman didan beste 
zerbait!

Elna


From: leire narbaiza arizmendi 
Sent: Saturday, May 05, 2012 11:10 AM
To: Eibartarrak zerrenda 
Subject: [eibar] eibar.org eta eibartarrak posta zerrenda


Egun on!
Askotan moduan mesedetxo bat eskatzera nator! Datorrren astian esan netsuen 
moduan, zerrenda eta eibar.org-z egin bihar dot aurkezpen bat, eta nahiko 
nittuke kontu batzuk:
alde batetik, badago jakitzerik kopururik? Hau da, sorreran zenbat izan 
ziñazien, ointxe zenbat, jente gehixen izan garanian, zenbat mezu bialdu diran, 
zeiñek bialdu dittuan, zein izan zan bolada emankorrena, eta zein hutsena… 
horrelako kontuak. Zihatzak ez badira be, gitxi gorabeherakuak.

Beste alde batetik, jakin gura neuke zuendako zer dan posta zerrendia: zer emon 
detsuen, zer pentsatzen dozuen honen gaiñian. Zeozer subjetibua nahi dot, 
personala. Kontu onak eta txarrak. Ez dakat izenik emoteko asmorik; horretara, 
trankil. Tira, baiña iñork gura badau aittatuko dot :-)

Mesede hanixa egingo lestazueke. Milla esker, ederrok!
leire, testigantza billa



--------------------------------------------------------------------------------


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to