Asierrek:
Nik detalle eta datu beliko gehixago espero neban, baina tira.

Oierrek:
Metralla gosez ala? Jejeje. Ia ba, ia egualdi onak hasten dirazen eta asetzen haugun.

Leirek:
Oin hausnarketia: gerra aurreko ondare urbanistiko ixa osua galdu genduan
bonbardeuangaittik. Berreraikuntzan egindako hainbat eraikin be (merkatu
plazia, alfa) ez dira existitzen. Baiña gerra sasoiko bunker, lubaki eta
baterien gordeleku batzuk zutik dagoz, antza. Danak babes barik. Denporiak,
klimiak, naturaleziak eta personak kaltetu dittue eta ez dago ezer
protegitzeko. Ez da ordua udalak esan daixan gure patrimonixo historikuan
zati bat dala eta babes legala eta bestelakua emoteko? Nere ustian oso
inportantia da. Eta sasoiz gabiz, baiña ezin dogu larregi itxaron!

Asierrek:
ba bai.
ia oin martxan dagon memorixa historikuan proiektu horrekin... baina
ez dot uste horren inguruko ezer irakorri dotenik oin arte.

Oierrek:
Agiñakuak behintzat, hor dagoz egonian, hurrengo piñadixa botatzian arrastradorak noiz txikittuko:
http://eibar.org/blogak/orakulua/archive/2007/10/17/866/

Markina-Xemeinguak behintzat aurria hartuko deskue. Plan urbanistiko barrixan herriko GCE arrastuak sartu dittuez, eta gitxienez banan-banan aztertu eta didaktika/kontserbaziño ekimen posibliak planteauko dittuez...

O.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to