Eskerrik asko ongi etorriarengatik,

Eibartarrak beti teknologiaren erpinean, ;oP . Espero dezagun armagintza
beharrean teknogintzan aritzeak karma txarra garbitzen laguntzea.

Goazen harira: Duela lau bat urte, zuetako batzuk TomTom GPS
nabigatzailerako euskarazko ahotsak grabatu zenituzten. Txalo bero bat.

Gaur, ordea, gero eta GPS gailu dedikatu gutxiago saltzen dira, gaurko
telefonoek horien lana egiteko gaitasuna dutelako. Horietan Android da
sistema eragile nagusia.

Androiden, errepiderako GPS aplikazio txukunetako bat Sygic da. Doan da,
baina ez du euskararik (katalana bai, nola ez). TomTom mapak erabiltzen
ditu. TomTom ahotsak erabili ahalko ditu?

Bai horixe. Morroi honek, esaterako, TomTomeko Joda ahotsa hartu du, eta
Sygicerako moldatu du.

http://gpsunderground.com/forum/sygic-tools-tweaks/9510-tomtoms-yoda-voices-sygic.htm

Antza, lanik zailena kontu honetan TomTomeko .ogg ahots fitxategiak
ateratzea da. Horiek gordeta izango dituzuela pentsatzen dut.

Endredatzen ibili naiz eta Iturriren ahots fitxategia neure telefonoan
sartu dut, Sygicen voices karpetan. Gailuak karpeta ikusten du, eta
aukeratzen uzten du, baina, noski, gero ez da ahotsik entzuten, fitxategiak
bestela antolatuta daudelako.

TomTomeko fitxategiak hauek dira: .bmp, data.chk, data.vif

http://eibar.org/materixala/tomtom-gps-a-euskaraz-jarri

Sygiceko fitxategiak: alphanumeric.pak, info2.ini, navigation.pak, eta
test.wav

Argi dagoenez, .chk, .vif eta .pak zein .ini fitxategiak nola dauden
antolatuta, horretan dago gakoa.

Ez du zaila ematen, baina nik ez dut ezagutzarik hori egiteko.

Hemen lan zailena ahotsak grabatzea da, eta hori egina duzue jada.

Indarra bedi zuekin.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to