Kaixo Gari, eskerrik asko erantzunarengatik.

Instalatu dut Navdroyd, eta mapa irekien filosofiarekin bat nator, baina
hizkuntza aukera are murritzagoa du, eta hori da kontua niretzat orain.

Zeure Android sisteman aukeratu duzun hizkuntza hartzen du automatikoki
Navdroydek, beraz euskararik ez.

Alde batetik, niri bost axola zait Sygic, TomTom, Navdroyd edo txakurraren
biolina erabiltzea, baina euskaraz nahi ditut ahotsak. Eta, bestalde, oso
ondo ulertzen dut jendeak gogorik ez izatea enpresontzat berriz ere doan
lan egiteko.

Beraz, galdera aldatuko dut.

GPS asko daudela diozu zeure mezuan: ba al dago ahotsak euskaraz dituen
batenbat? Edo zuek TomTomerako grabaturiko ahotsak erabil ditzakeena?
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to