Beno, badirudi badagoela bilatzen nuena autorako GPSa euskaraz izateko
Android telefonoan. Osmand du izena ( http://osmand.net ) eta bi munduetako
hoberena biltzen du: Open Street mapak erabiltzen ditu (auzoko Eroski ere
agertzen da!!), eta TomTomerako euskarazko ahotsak erraz (oso erraz)
inportatzeko tresna bat du. Doan da, software irekia. Interfazea ez du
euskaraz, baina niri gidatzen dudanean, ahotsak axola zaizkit. Probatzen
ari naiz. Ondo badabil, tutorialtxo bat egingo dizuet eta Sustatura
bidaliko dut.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to