Egitarau politta!
Nik barixakuko Patxi Saizen kantaldixari propaganda pixkat egin bihar detsat.
Patxi Saiz ez da hain ezaguna be, baina 3 disko eder dakaz eta neri behintzat
beran kantuak izugarri gustatzen jataz. Aukeria badakazue, hurreratu entzutera.
Gainera, kantaldixetanherririk herrikantujirak egitten ibiltzen diran
Bentazarreko Mutiko alaiak (http://www.bentazaharrekomutikoalaiak.com) taldeko
kide batzuk laguntzen detse eta Amaia Aranagak laguntzen detsa bigarren abotzak
egitten. Zoragarrixa!
Patxik "Itxaropena" beran azkenengo diskuan Gernikako bonbardaketian inguruko
kantu bat be badakar. Basarri bertsolarixak Gernikako bonbardaketiari etarako
bertso batzuk dakazu musikatuta. Hementxe dakazue entzuteko aukeria:
http://www.youtube.com/watch?v=5nIKC4UVV1A
Eta hauxe Basarrin letria:
Mila ta bederatzirehun eta
hogei ta hamazazpia
euskotarrentzat urte beltz, ilun
triste ta negargarria.
Hauts bihurturik utzi zutena
Gernika zoragarria
euskal erliki maitatuenak
gordetzen zituen herria.
Apirileko ilarekin zen,
hogei eta seigarrenean,
hain juxtu ere peri eguna,
astelehen arratsaldean;
kale-baserri, milaka anai,
gizatasun ederrean,
plaza inguruan aurkitzen ziran
lehengo ohitura zaharrean.
Kanpandorreko ezkilak hasi
ziren dinbili-danbala,
goiko piztien motor burrunba
entzuna zen berehala;
emakume ta ume gaixoak
kurrixka zeriotela
heriotzari ihesi nahirik
nora jo ez zekitela.
Ehunka izan ziren etxe jausien
zakarpetan geldituak.
Nork daki zenbat kale gorrian
zeharo erdibituak?
Infernu honetan uzten gaituzte
laguntza gabe galduak,
o, euskaldunen min oinazerik,
ez du sentitzen munduak.
Puska dituzte gure herri polit,
apain eta maitekorrak,
puska dituzte baserri txuri,
gure kabo on, xamurrak.
Eta zirtzildurikkaletan utzi.
Euskaldunen hezurrak,
Alemaniatik gu txikitzera
etorritako maltzurrak.
Ez da, ez, alferrikakoa izan
hor isuri den odola,
pentsa oraindik emaitza ederrak
ematekotan dagola.
Euskal gogoa armez ta indarrez
ezin hil liteke inola,
Gernika erre ziguten baina
zutiñik dago arbola.
Aintzane
________________________________
De: Asier Sarasua <[email protected]>
Para: Eibartarrak zerrenda <[email protected]>
Enviado: Viernes 18 de Mayo de 2012 9:08
Asunto: [eibar] Euskal Jaixa
Deporrekuak eta Kezkakuak ixilik darenez... ;-)
Hamentxe, datorren asteko Euskal Jaiko egitaraua:
http://www.eibar.org/albisteak/47-euskal-jaia-eibarren
a.
--------------
MAIATZAK 24, OSTEGUNA: HITZALDIA: SLOWFOOD MUGIMENDUA
* Arratsaldeko 19:00etan Arrate Kultur elkartean.
* Hizlaria: Juan Manuel Garmendia (Slowfood Donostia lehendakaria)
MAIATZAK 25, OSTIRALA: KALIAN JOLASEAN
* Umeentzako eta gurasoendako jolasak.
* Arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara Untzaga plazan.
* Jolasak:
* Zubiri-zubiri
* Zapitxoa
* Gurutzeko txingoa
* Fruituak, fruituak, kanpora (txingoka)
* Hilabeteak saltoka (sokasaltoa)
* Lapikoa (sokasaltoa)
* Udaleko Euskara sailaren eskutik.
* KONTZERTUA: Patxi Saiz
* Gaueko 11etan karpan. Barra ere egongo da.
* Eibarko Udalaren eskutik
MAIATZAK 26, LARUNBATA GOIZEAN ARTISAU ETA BASERRITARREN AZOKA
10,00etatik 14,00etara Toribio Etxebarria kalean Eibart elkartea eta Eibarko
baserritarren eskutik.
Artisauak
* Kanpokoak:
* -Felix Larrañaga, Egurra talla
* -César Alcoz, forja artistikoa
* -Nuria Viso, bikiniak eta arropak
* -Carmén, zeramika
* -Lorratz, grabatu artistikoa
* -Katxarrismos, luthier
* -Garbiñe Osa, lore sikuak
* -Espiral, alanbrea eta jokoak
* Eibarkoak:
* -Igor Unanue, egurra talla
* -Ana Orozko, bitxiak
* -Eskulan, beira
* -E-mendi, larrua
* -Marta Irusta, silarra
* -Eider Díaz, bitxiak
* -Jone Perales, larrua, bitxiak
* -Arrate Espilla, gantxiloa
* -Jose Luis vivar, egurra talla
* -Ione Martinez, arropa margotuak
* -Miren Monasterio, bitxiak
* -Arrate Bidasoro, aromaterapia
* -Juncal, osagarri margotuak
* -Mariasun Fernandez, pertxa margotuak
* -Enrique Cialceta, egurra talla
* -Iratxe Unanue, umeentzat arropa margotuak
* -Nieves Maidagan, berrikuntzak eta panpinak
* -Debako arte eskola, zeramika eta egurra talla
* -RAKU, zeramika Udal eskola
Baserritarrak:
* -Gisasola!
* -Zelai!
* -Barrundia!
* -Mandiola!
* -Mendigoiti!
* -Gorostixa!
* -Itturrua!
* -Sosola
MAIATZAK 26, LARUNBATA
* Goizeko 11:00etatik aurrera Toribio Etxeberrian, gatzatua nola
egiten den ikasi nahi dutenentzako tailerra, Sosola baserriko ardi
esnearekin eta DEBEMENen eskutik
* Eguerdiko 12,00etan HERRI-KIROLAK + BERTSOLARIAK
Harrijasotzaileak: Idoia Etxeberria eta Beñat Telleria
Aizkolariak: Aratz eta Ugaitz Mugerza
Bertsolariak: Mikel Arriaga eta Aimar Goenaga
* 13,00etan ESKOLEN ARTEKO V. HERRI-KIROL LEHIAKETA.
Eskolak: Mogel Isasi, Aldatze, Itzio eta La Salle
* Goiz osoan zehar TALO POSTUA. A.E.K.ren eskutik. Dena Toribio
Etxebarria kalean.
* ARRATSALDEAN: Bertso-triki herri parranda.Trikitilariak eta
Hankamotxak bertso eskolako bertsolariekin batera, Eibarko kaleetan
zehar trikitixa eta bertsoz osatutako parranda herrikoiaz gozatzeko
aukera paregabea. Arratsaldeko 18:30etatik Untzagako karpatik
Hankamotxak bertso-eskola eta Eibarko trikitilarien eskutik.
KANTU AFARIA
Gaueko 22,00etan Kantu afaria Untzagako karpan.
23,00etan KANTUAK + ERROMERIA Jainaga eta Narbaizarekin (karpan)
Sarrerak:14 eta 20 €
Maiatzaren 4tik 20ra sarrerak salgai Deporren.
MAIATZAREN 27, IGANDEA
* 12,00etan EUSKAL JAIKO KALEJIRA Urkizutik Untzagaraino: Ezpalak
jaialdiko
talde guztiak, gaiteroak, joaldunak eta Eibarko, Musika Eskolako eta Jainagaren
eskolako trikitilariak.
* 12:30etan Ezpalak, Zinta dantzak nazioarteko jaialdia Untzaga
Plazan.* Euskal
Herriko eta atzerriko dantza erakustaldia:
-La Victoria de Acentejo-ko folklore taldea (Tenerife)
-L ́ArboÇ-eko ball de gitanes (Tarragona)
-Cortes-eko udal paloteaoaren taldea (Nafarroa)
-Eltziego-ko dantzariak
-Eibarko Kezka dantza taldea.
* 14,30etan HERRI BAZKARIA Untzagako karpan.
Sarrerak:14! eta 20!
Maiatzaren 4tik 20ra sarrerak salgai Deporren.
* 17,00: ERROMERIA Untzaga plazan Patxi eta konpania taldearekin.
* 19,00: LARRAIN- DANTZA popularra Untzaga plazan.
* 20,00: LARRAIN- DANTZA popularra DEPORTIBO parean.
Oharra: Euria egingo balu, Ezpalak jaialdia eta arratsaldeko ekitaldiak,
Untzagako
karpan izango lirateke.
IGANDEAN DENOK BASERRITAR JANTZITA!!!!
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko._______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.