kaixo,

hurrengo mezua EibarOrg komunitateko blogarixendako da.

Ikastarua egin aurretik, txuleta txiki bat eta ohar orokor batzuk,
saltseatzen hasi zaittien.
Zalantzaren bat badakazue, galdetu lasai.
Eta bestela, ikastaruan hobeto begiratuko dittugu (guztion agendak
ikusitta... uztailan edo?).

a.

----

1.- Irudi orokorrak.
Zuen Blogeko erruan bertan, "editatu" aukeratuta, zuen blogeko profileko
argazkixa (eskumako zuen erretratua) eta goiburuko irudixa ("EibarOrg
Blogak" ipintzen dabena) aldatzeko aukeria dakazue. Kontuz neurrixekin,
bai? Errespetatu oingo neurrixak.

2.- Eskumako zutabia:
Eskumako zutabia pertsonalizatzeko aukeria dakagu. Horretarako, zutabe
horren barrenian dagon "manage portlets" aukerara sartu bihar zarie.
a) Defektuzko portletak (guztiok dakaguzenak). Ez ezabatu!!
- Blog image (perfileko argazkixa)
- Aurkezpena (aurkezpen testu laburra, nahi dozuen moduan editatzeko)
- Azken erantzunen blokia
b) Portlet gehigarrixak, interesgarrixenak (begiratu nere blogian:
http://eibar.org/blogak/sarasua
- Embed portleta (beste zerbitzu batzuen html kodeak txertatzeko:
Statcounte, Flickr, Twitter, Facebook, Youtube...)
- Hilabeteko artxiboa (zuen post guztien artxibua erakusteko)
- Nabigazioa, zuen blog azpiko eduki estatikua erakusteko (1.- "Erroko
nodoa" aukeratu, zuen bloga bilatu eta aukeratuta; 2.- beste aukerak
guztiak "0")
d) Beste portlet mordoxkia be badago, egin probak nahi izan ezkero:
- RSS portleta (jario bat eskuman erakusteko)
- HTML portleta (nahi dozuen testua gehittu eta editatzeko)
- eta abar.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to