aupa, lagunok! Gure Mendigeenek oin pare bat hillabete (berandutxo nabil, badakitt) artikulo hau idatzi eban Deian: Diskretu baten gorazarrea http://www.deia.com/2012/04/03/ortzadar/diskretu-baten-gorazarrea . Eta horren harira konterio bat egin nahi neuke. Artikuluan Rafa Egigurenen gaiñian egiten dau berba. Seguruenik ez dozue ezagutuko, eta ezagutzekotan txineratik itzultzen dabelako, edota Txinan gaiñian idazten dabelako. Tira, nik hori entzunda baiño ez dakit. Nik bere lehelengo nobelaz berba egin gura neuke: Ilargia putzuan ageri. 1990ekua da, eta ez da oso ezaguna, orduan be ez zan oso ezaguna izan. Aspaldi irakorri neban, oso gustora. Nobela-nobelia, hitorixak nahasten dabena. Orduan nahiko bakarra euskal literaturan. Igual, ointxe irakorriko baneu, ez lejatake gustauko (batek daki), baiña orduan ako disfrutau neban. Erein-ek argitaratu eban, eta dakizuenez, oin urte batzuk ufal baten ondorixoz, Ereinek biltegi guztia galdu eban, eta saltzeka ekazen liburu zahar guztiak galdu ziran. Hori dala ta, ez da salgai egongo, ezta Durangon be, baina gure inguruko liburutegi guztietan (Ermua, Eibar, Elgoibar, Elgeta) ale bana dake. http://www.katalogoak.euskadi.net/cgi-bin_q81a/abnetclop/O9445/ID7139059e/NT1#Batzuetan gordailuan be bai. Erreskataizue liburutxo bat katakunbetatik! Kontaukostazue! leire, reskatatzaillia!
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
