egun on,

atzo twitterren mezutxo bat bota neban, Urkuzu inguruan daukagun arazo
bat dala-ta.

Zuetako hiruzpalauk xehetasun gehixago eskatu zenduezen.
Uste dot hau ez dala tokirik egokixena azalpen eta xehetasun larregi
emoteko, eta holako kontuak aireratzeko, baina tira, puntutxo batzuk
botako dittut, oso eskematiko.

Kontua da, oin dala urte betetik hona, pertsonaje xelebre bat dabilela
Urkuzu inguruan. Xelebria, zeozer esatiarren. Urkuzu inguruko guztiok
ezagutuko dozue, ez dago pista gehixago emon biharrik. Zurruterua eta
liskarzalia, azken urte honetan arazo dexente sortu dittu Eibarren (ez
bakarrik Urkuzuan). Nik neuk birrittan ikusi dot nabajia atara eta
jendia mehatxatzen.

Atzo berriz. Beste burruka moduko bat, eta betiko mobidak. Eguardixan,
Urkuzuko parke erdi-erdixan.
Pistola bat be erakutsi ei zeban. Ez dakit benetakua izango ete zan,
edo afariketakua. Bardin detsa.

Ez da kontu erreza, badakit. "Kudeatzeko" gatxa.

Jendia urduri dabil Urkuzuan; umiak kaka-jaten.
Atzo tabernako komunian ezkutau bihar izan ziran.

Ba, horixe.

a.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to